“BEGIRATU ZURE ROAMING-A” ZOZKETAREN OINARRIAK
- Euskaltelen bezero hauek har dezakete parte sustapenean: 2016ko martxoaren 17tik apirilaren 10ra bitartean (biak barne) Euskaltelen aplikazioko “Roaming” atalera sartzen diren guztiek.
- Automatikoa da partaidetza. Ez da jasotzen datu pertsonalik inongo formulariotan.
- Erabiltzaile bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da, edozein dela ere aplikaziora sartzen den aldi-kopurua.
- 2016ko martxoaren 17aren eta 2016ko apirilaren 10raren artean egingo da zozketa, eta horren publizitatea egingo da www.euskaltel.com-en, eta mezu elektronikoak eta jakinarazpenak bidaliko dira.
- Sari hau zozkatuko da: 1 Asteburu baterako bidaia, 16/12/31 baino lehen egin beharrekoa, bi lagunentzat. Hiri hauetakoren bat hautatu behar da: Londres, Paris, Lisboa edo Berlin. Hau sartzen da zozketan: Hegaldia Bilbotik (joan-etorria), aireportutik egiten diren joan-etorriak, aireportuko tasak; bi gau lau izarreko edo hortik gorako hotel batean (gela bikoitza, ostatua eta gosaria) bi lagunentzat, eta nahitaezko asegurua. Dagoen lekuaren araberakoa da eskaintza. Komeni da bi hilabete lehenago egitea erreserba.
- Marketin Korporatiboko eta Publizitateko gerentearen aurrean egingo da zozketa.
- 2016ko apirilaren 4an egingo da zozketa.
- Irabazle bat eta ordezko bat aukeratuko dira. Ez irabazleekin, ez ordezkoekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu, saria esleitu gabe geratuko da.
- Irabazleen izenak webgunean argitaratuko dira, apirilaren 12an, eta Euskaltel haiekin harremanetan jarriko da, telefonoz.
- Erreklamaziorik izanez gero, idatziz bidali behar dira, helbide honetara: Euskaltel SA, Parke Teknologikoa, 809 eraikina, 48160 Derio (Bizkaia). 48160 Derio (Bizkaia).
- Desadostasunik badago, Euskaltelek eskumen osoa du haiek aztertu eta ebazteko.
- Sustapenean ezin dute parte hartu ez Euskaltel SAko langileek, ez haien senitartekoek.
- 18 urtetik beherakoek ezin dute zozketan parte hartu.
- Euskaltelek eskubidea du edozein arrazoi dela medio sustapenak aldatzeko, eteteko edo behin betiko bertan behera uzteko, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.
- Ez da inolaz ere onartuko irabazitako sarien ordez beste sari batzuk edo dirua hartzea.
- Sustapen honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea..